sábado, 2 de junio de 2007

Ipuin didaktikoak

Batzuetan oso zaila izaten da umeen galdera batzuk erantzutea ( umeak nondik datozen, zergatik dagoen jende azala kolore desberdinetakoa duena, etab ) nahiz eta erantzuna jakin. Baina nola azaldu ume bati kontzeptu horiek harentzako ulergarri den modu batean?

Ipuin didaktikoak erabiliz.

Liburu mota hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaien gaik jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte. Horrela umeen zalantzak argi gelditzen dira eta gurasoek zein hezitzaileek ez dute pentsatu behar zelan azaldu behar dioten ume txiki bati arazo korapilotsu bat.

Horrez gain, umeentzako mingarriak izan daitezkeen gaiak naturaltasunez eta modu egoki batean azaltzen dira. Adibidez, ume txiki baten gurasoak dibortziatzen badira, egoera hori mingarria izango da umearentzako. Baina liburu mota hauetan, gurasoen banaketa "txollo" bat balitz bezala agertuko da. Hau da, ume ikasiko du bere gurasoak ez direla berriro elkarrekin biziko baina bera bi etxe edukiko ditu, opari gehiago jasoko ditu, etxe batean bestean egiten ez dituen gauzak egiteko aukera izango du, etab. Orduan, umearen kezkak eta zalantzak argituko dira eta egoera mingarria beste ikuspegi batetik ikusiko du.

Liburu mota hauek 3-12 urte bitarteko umeentzat zuzentzen dira eta oso gai desberdinak lantzen dituzte: sexualitatea, berdintasuna, harreman pertsonalak, adiskidetasuna, etab.

Mota honetako ipuinen bat eskuratu nahi baduzue, www.wapoa.net gunean aurkitu ditzakezue ( ordaindu behar da ).

Ondoren, guztiz didaktikoa ez den ipuin bat ipiniko dut baina oso hantzekoa da. Espero dut zuen gustukoa izatea.

Ipuina: Nire ama gaixorik dago

Haurrentzako ipuinak

Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko liburuak aurkitu ditzakegu: munduko objektu arraroenari buruzko libururren bat, animalirik handienaren libururen bat, inoiz gertatu ez diren gertakariei buruzko liburu bat, etab. Seguru aski burura etortzen zaigun gairik arraroenari buruzko libururen bat idatzita egongo da. Liburuekin mundu zoragarrietara joateko edo abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan dezakezu. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da, eta gure bibitzako arazoetaz ahaztu egin ahal gara... ordu batzuetan behintzat. Horregatik, ekintza ona izaten da ume txikiei liburuak irakurtzea eta haien barruan liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea.

Haur Hezkuntza geletan ipuin asko lantzen dira, umeek garapen ona edukitzen laguntzen dutelako eta haien gustuko ekintza bat delako.

Izan ere, ipuinak umeen irudimena lantzeko tresna ezin hobeak dira. Umeek ipuin bat entzuterakoan, haien burua istorioan sartzeko aukera izaten dute eta, horrela, haien irudimena lantzen dute. Gainera, hizkuntza lantzeko eta umeek bokabulario handitzeko oso baliagarriak dira ipuinak.

Badaude betidanik kontatu izan diren ipuinak eta ipuin berriak baina, nire ustez, antzinako ipuinak dira gaur egungo ipuinak baino askoz ere politagoak.

Ondoren, interneten eskuragarri dauden haurrentzako aproposak diren ipuin batzuen zerrenda ipiniko dizuet:

Eta amaitzeko bideo bat ipiniko dut. Bideoan agertzen da irakaslea bat 3 urteko gela batean ipuin bat kontatzen.



Dependentzi Lege Berria

Gaur egun boterean dagoen gobernua, urritasunak dituzten pertsonen aldeko lege berri bat atera dute. Gertakaria hau oso garrantzitsua iruditzen zaidanez, lege berri honi buruzko informazioa emango dizuet ondoko testua. Horretarako galdera batzuk planteatuko ditut eta hauei erantzun zehatza eta ulergarria ematen saiatuko naiz.

Zeintzuk dira bete behar diren betekizunak lege berri honen laguntzak jasotzeko?

  • Espainiako nazionalitatea eduki behar da

  • Espainiako estatuaren barruan bizi behar da

  • Mediku batzuez osatutako talde bat laguntza eskuratu nahi duen pertsona dependientea dela ziurtatu behar du

Zer da dependientea izatea lege honen arabera?

Eguneroko bizitzan ezinbesteko gauzak laguntza barik egin ezin dituen pertsona dependientea da.

Zeintzuk dira eguneroko bizitza horietako ezinbesteko gauzak?

  • Higiene pertsonala

  • Etxean egiten diren ohiko ekintzak

  • Beharrezko mobilitatea

  • Pertsonak eta objektuak bereiztea eta ezagutzea

  • Orientatzeko kapazitatea izatea

  • Ekintza errezak ulertzeko eta egiteko gai izatea

  • etab.

Dependentzia duten pertsonek nolako laguntza eskuratu dezakete?

  • Zerbitzu mota desberdinak, haien herrietako gizarte zerbitzu batzuk, hain zuzen ere

  • Zerbitzu horien eskurapena ezinezkoa bada, diru laguntza jasoko zuten

  • Kasu konkretu batzuetan, diru laguntza jasoko zuten pertsona ez profesionala den pertsona baten laguntza edukitzeko. Adibidez, familiako kide baten laguntza edukitzeko

Ze zerbitzu mota eskuratu ahalko ditu pertsona dependiente batek?

  • Dependientzia egoerak aurreikusteko zerbitzuak

  • Tele-asistentzia zerbitzuak

  • Etxebizitzarako laguntzarako zerbitzuak

  • Egunez eta gauez egoteko zentruen zerbitzuak

  • Residentzietarako arreta zerbitzuak

Ze motatako diru laguntzak lortu dezakete?

  • Familiako giroan laguntzeko eta pertsona ez profesionalak ordaintzeko diru laguntza

  • Eman ahal ezin den zerbitzu baten balio ekonomikoa eskuratzea

Zelan baloratuko da pertsona bakoitzaren dependentzi maila?

  • Lehenengo maila: Dependentzia moderatua: gutxienez egunean behin eguneroko ekintza arrunt bat egiteko laguntza behar duten pertsonek

  • Bigarren maila: Dependentzia gogorra: eguneroko ekintza arruntak egiteko behin baino gehiagotan laguntza behar duten pertsonek, baina ez dutenak behar pertsona bat haiekin egoteko egun guztia

  • Hirugarren maila: Izugarrizko dependentzia: pertsona batek haiekin egun guztian egoteko beharra dutenek

oharra: maila bakoitzeko bi kategoria egongo dira, pertsonaren bakoitzaren dependentzi mailaren arabera.

Zelan ebaluatuko da pertsona bakoitza ze laguntza behar duen?

  • Hasteko, laguntzak eskuratu nahi dituen pertsona edo bere ordezkaria laguntza horiek eskuratzeko nahia adierazi behar du

  • Komunitate Autonomo bakoitzeko mediku taldeak pertsona dependientearen balorazioa egingo du. Horretarako, pertsona horren osasunaren eta inguru hurbilaren informeak kontutan hartuko ditu. Balorazioa egin ondoren, pertsonaren dependetzi maila ezarriko du eta maila horrekin eskuratu ahal dituen laguntzen zerrenda elaboratuko du.

  • Momentu horretan egiten da pertsona bakoitzarentzako programa indibiduala, bakoitzak behar dituen laguntzak eskuratzeko

Haur Kantak

Haur Hezkuntzan haurrekin kanta asko lantzen dira, baina zertarako dira onuragarriak kantak?

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.

Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.

Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.

Zuen iritzia berdina bada hemen uzten dizuet abestien izen batzuk eta titulu bakoitzaren gainean sakatuz gero, agertzen den web orrian, abestia entzuteko aukera izango duzue. Gainera, abestiak umeek abesten dituzte.

Hona hemen abestiak:




viernes, 1 de junio de 2007

Down sindromea

Zerk eragiten du Down sindromea?

Giza gorputzean 10 bilioi zelula daude, bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia. 21. parean 2 kromosoma egon beharrean, 3 daudenean sortzen da Down sindromea, hau da, 47 kromosoma dituztenean. Anomalia honekin jaiotzen diren umeek probabilitate gehiago dute hainbat gaixotasun izateko: Leuzemia, Alzheimer, bihotzeko gaitzak... aldiz, Down sindromea dutenek tumore solidoak izateko aukera gutxiagoa dute, 21. kromosomak tumoreak suntsitzeko proteina baten genea kodetzen duelako.

Sindrome hau duten pertsonak dituzten ezaugarri fisiko amankomunenak hauek dira: altuera “media” baino txikiagoa da, garapen psikomotorea motelagoa dute, begi luzangak dituzte, gainera, garapen kognitiboa ere motelago garatzen zaie.Aipatzekoa da, orain dela urte batzuk arte, emakumeari erditzeko sasoia heltzen zitzaion momentura arte, ezin genuela jakin fetuak Down Sindromea izango zuen ala ez, orain aldiz, haurdunaldiaren lehenengo fasean jakin genezake. Honen abantaila da, gurasoek arazoaz kontzientziatzeko denbora gehiago dutela eta gure ustez, alde txarra edo gogorrena, umea eduki nahi izatearen edo ez izatearen erabaki zaila hartzea izango litzateke.




Kromosomen irudia

Hezitzaileen jarrera:

Guraso, irakasle eta orokorrean, hezitzaileen jarrera honako hau izan beharko litzatekeela ondorioztatu dut:

Gurasoen inplikazioa erabakigarria da seme-alabentzat. Eskolan igarotzen duten denboraz gain, gurasoekin egoten dira batez ere, eta oso garrantzitsua da hauek haurrak estimulatzea, motibatzea eta bultzatzea. Zergatik? Eskolan gauza batzuk ikasten direlako, baina etxean, eskolan irakasten ez diren beste gauza asko ikasten dituztelako. Zenbait gurasok uste dute haien umeen hezkuntza guztia eskolan bakarrik ematen dela eta ez dizkiete etxean eman beharreko zenbait balore garrantzitsu barneratzen irakasten.

Jarraitzeko, ez dute haurra, egin nahi ez dituen gauzak egitera behartu behar ezta haurraren esaldiak amaitu behar, honek hitz egiten duenean, bukatu arte entzun behar zaio, aurpegi arrarorik jarri barik, bere esposizioa eten barik... bestela, urduri jarriko da eta arreta galduko du. Gainera, gai honi buruz hitz egiten dugun edozeinekin, tentuz ibili behar dugu; pertsona mindu dezakegulako.

Aurrera egiteko, neska-mutil horien garapena geldoagoa dela jakina da; baina zenbait alderdiri dagokionean (memoria, arreta, lengoaia...), beren ikaskuntzak ezaugarri erritmo desberdinak izango ditu. Dena dela, beste alderdi batzuekin zerikusia duen garapena beren adin kronologikoari dagokiona izango da (jakin-mina, interesak, beharrak...). Hori dela eta, ez ditugu neska – mutil gazteagoekin erkatu behar, nahiz eta, test estandarren bidez neurtuz gero, beren adin mentalak gazteago horien kidekoak izan. Azken hau, kasu batzuetan gertatzen da; hau da, anomalia hau duten ume batzuek, adin gutxiago duten umeen klaseetan ikasten dute.
Klasean egiten diren ariketei dagokionez, zenbait kasutan berdinak izango dira, baina, beste kasu askotan haiei egokituak izango diren ariketak egingo dituzte, ariketa hauek hain zuzen ere, irakasleak bereziki prestatuko ditu, umearen ezaugarri guztiak hasieratik kontutan hartuz.


Adimen emozionala

Adimen emozionala emozioak bizitzen ikastea esan nahi du. Hau da, gure emozioak eta sentimenduak ondo neurtuz eta disfrutatuz asko ikasi ahal dugula.

Betidanik esan ohi da emozioak erakustea jende ahulen kontua zela eta ez zela, adibidez, kalean negar egin behar edo haserrea adierazi behar. Gainera, mutilek ezin zutela negarrik egin esaten zen, emakumeek bakarrik negar egiten ahal zutela. Horrelako gauzak ume bati esatea ez zen ona izaten haien garanerako eta haien arreman emozionalentzako. Izan ere, umeek negar egiteko beharra sentitzen dute zer edo zer mingarria suertazen zaionean, eta negar egin ondoren askoz lasaiago gelditzen dira. Horrez gain, jarrera matxista bat garatzeko probabilitate gehiago edukitzeko aukera izaten dute, emakumeak ahulak eta negartiak direla pentsatzen dutelako.

Hemen dago adibide bat ikusteko nola ume bakoitza bere emozioak espresatzeko aukera izan behar duen.





Gaur egun jakin da emozioak oso onak direla umeen garapenerako eta helduen ongizaterako ere bai. Gero eta ekintza gehiego eskeintzen dira emozioak lantzeko eta, horren arabera, estresa eta osasunerako kaltegarriak diren beste emozio batzuk lantzeko eta kentzeko.

Ekintza horien artean famatuena risoterapia deitutakoa da. Ariketa honen helburua, barre egiten estresarekin eta umore txarrarekin amaitzea da. Gero eta jende gehiago apuntatzen da horrelako ekintzak egitera eta oso baliagarriak direla esaten dute.

Hala ere, emozioekin kontu handiz ibili behar da eta behar diren moduan kontrolatu behar dira. Horretarako pausu hauek jarraitu behar dira:

  • Emozioak ez direla ez onak ez txarrak jakitea
  • Seinale emozionaleei adi egotea
  • Aztertu behar da ze situazio eragin duen emozio horiek
  • Sentimendu bakoitzari bere izena ipintzea
  • Emozioak fisikoki adierazi
  • Sentimendu horiek sortzen diren momentuan deskargatu

Pausu hauek jarraituz gure sentimenduekin erosoago sentituko gara eta gure osasuna ez da kaltetuta ikusiko.

Hezkuntza Premia Bereziak


Hezkuntza premia bereziak dituzten umeak adimen urritasunen bat daukatela esan nahi du. Hau da, ikasteko zailtasunak dituzten umeak. Urritasunak fisikoak zein adimen urritasunak izan daitezke. Urritasun horiek direla eta, ume horiek hezkuntz berezi bat behar izaten dute eta haientzako egokiak den programa edo curriculuma egitea ezin bestekoa da.

Urritasunetaz hitz egiten dugunean, gehien bat adimen urritasunetaz hitz egiten dugu: erretraso mentala duten haurrak, Down sindromea edo hantzeko gaixotasunen bat duten haurrak, ez-gaitasun fisikoren bat duten haurrak, etab.

Ez-gaitasun fisikoak dituzten haurrak ere hezkuntza premia bereziak behar dituzte. Hau da, itzuak direnak, gorrak direnak, ezin dutenak ibili, hitz egin ezin dutenak, etab. Pertsona hauek ere, beraientzako egikoak diren ikasketa mota eduki behar dituzte eta, horretarako, politikariak funtzinatzen dauden lege batzuk egin dituzte.

Horrez gain, urritasunak izaten dituzten pertsonak diru laguntzak eta beste motatako laguntza batzuk izaten dituzte gobernuaren partez. Euskal Herrian jaoitzen eta bizi diren pertsona ez.gaituak Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dituzte laguntza gehienak.

Beste aldetik, badaude erakunde batzuk urritasunen bat daukaten pertsonek lan egiteko ala ikasteko edo jolasteko, baina batez ere, haien urritasunak dituzten beste pertsonekin egoteko aukera ematen dituztenak. Euskal Herrian horretarako lan egiten duten erakunde batzuk ondokoak dira:


Udalekuak


Udalekuak herrietan eta hirietan antolatzen diren ekintza batzuk dira. Hauek, gehien bat, umeentzako pentsatuta daude eta Euskal Herriko hiru probintzietan antolatzen dira: Araban, Bizkaian eta Guipuzkoan.

Udalekuetan jolasak eta ekintza dibertigarriak antolatzen dira umeek ondo pasatzeko eta, horrez gain, beraiena ez den etxe batean eta beraiena ez den herri batean bizitzeko aukera izaten dute haurrek. Horrela, beste leku batzuk ezagutzeko eta hango kultura eta obketu zein ezaugarri tipikoak ezagutzeko eta haietan parte hartzeko aukera izaten dute.

Hizkuntzaren aldetik bi udaleku mota aurkitu dezakegu: euskarazkoak eta elebidunak.

Lehenengo motatako udalekuetan euskara hizkuntza lantzen da. Ekintza guztiak euskaraz egiten dira eta umeek euskaraz hitz egin beharko dute. Udaleku hauek onak izaten dira euskara ondo menperatzen ez duen pertsona batentzat, edo eukara ikasten ari den pertsona baentzat, Izan ere, udaleku hauetan eguneko 24 orduetan euskaraz egiten egon beharko da, eta euskara lantzen eta entzuten, eta hori hizkuntz berri bat bereganatzeko oso baliagarria izan daiteke.

Udaleku elebidunetan, aldiz, bi hizkuntza erabiltzeko aukera egoten da. Lehenengo hizkuntza izango zen umeen ama hizkuntza eta bestea ikasi nahi duten hizkuntza berria. Ama hizkuntza gehienetan gaztelera izaten da.

Beste aldetik, hizkuntza berri hori euskara izan daiteke ala beste hizkuntzaren bat. Izan ere, gaur egun modan jarri dira alemaniera jakitea eta aukera hori eskaintzen duten udalekuak handitu egin dira azken bolada honetan.

Beste aukera bat izango zen beste hizkuntza ingelera izatea. Hizkuntz hori da, hain zuzen ere, munduko hizkuntzarik famatuena eta, batzuen ustez, erabilgarriena, edo behintzat, internazionala. Horregatik, oso ugariak dira aukera hau eskaintzen dituzten zentruak.

Udalekuak, bere izenan adierazten den moduan, udan antolatzen diren ekintzak dira. Gehienak 15 eguneko iraupena izaten dute, eta uztailan zein abuztuan bi txanda egiten dira hilabete bakoitzean.
Udalekuak itxiak zein irekiak izan daiteke. Hau da, batzuk beste herri batera joateko izango dira eta umeek han egongo dira 15 egun. Baina beste batzuk haien herrietan bertan egiteko izango dira eta egunero ordutegi zehatz bat izango dute, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte adibidez. Udaleku mota honetan umeei jantoki zerbitzua eskeintzen zaie eta ondartzara eta gertu dauden herriak ikusteko irteerak egiten dira, egun guztiko iraupenarekin. Horrez gain, herrian bertan egiteko jolasak eta tailerrak antolatzen dira.

Udalekuetara joateko inzkripzio batzuk osatu behar dira eta udalekua balio duen dirua ordaindu. Hala ere, ez dira oso garestiak izaten. Eta umeek udan ondo pasatzeko aukera ezin hobeagoa da.

miércoles, 23 de mayo de 2007

Zenbat Gara Elkartea

Zer da Zenbat Gara?

Zenbat Gara taldea euskararen aldeko elkarte bat da, euskaraz bizitzearen aldeko hain zuzen ere. Euskal kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzea eta euskararen erabilera defemdatzea dira elkarte honen helburuak. Helburu hori lortzeko, euskara jakitea ez dela nahikoa pentsatzen dutenez, hainbat jarduera desberdin antolatzen dituzte haien elkartearen ideiak aurrera eramateko eta ikasleen motibazioa pizteko. Jarduera desberdin horiek ondokoak dira: tailerrak, kontzertuak, dantzak, etab. umeentzako zein gazteentzako egindak.

Haur Hezkuntzarekin eta umeekin lotuta elkarte honen atalik garrantzitsuena tailerrena iruditu zait. Umeekin lantzeko tailer asko aurkezten dituzte eta niretzako interesgarriak izan direnak aipatuko ditut.
Bidaiari Tailerra
Tailer hau Euskal Herriko lurraldeak eta eskualdeak ezagutzeko egien da. Bertan txangoak eta ibilaldiak antolatzen dira. Izan ere, ez dugu urrun dauden lekuetara joan behar leku zoragarriak ikstuko eta ezagutzeko, eta idei hori da tailer honekin defendatzen dena.
Elikadura eta osasuna
Tailer honetan bi elementu horiek lotzen dira bata bestean eragina duelako. Tailer honen helburua umeek elikadura osasuntsu bat lortzea da eta, horretarako, elikagai desberdinen propietateak eta ezaugarriak ikasten dituzte.
Masaje tailerra
Tailer honen helburua, partaideek erlaxatuak egotea lortzea da. Horretarako, partaideak masajeak egiten dituzte eta ere jasotzen dituzte, erlajazio giro bat sortzeko guztion artean. Gainera, mota guztietako masajeak lantzen dira: terapeutikoak eta automasajeak. Eta saio bakoitza hiru atal izaten ditu: beroketa, lanketa eta masajeen aurkezpena.

Jolas Kooperatiboak

Jolas kooperatiboetan ume guztien partaidetza behar da eta guztiek elkarrekin lan egin behar dute. Izan ere, hortan datza jolas kooperatiboen oinarria, umeek bata bestearekin lagundu behar dira eta elkarrekin lan egin. Jolas kooperatibo bat hasi aurretik, beti istorio baten hasiera kontatzen da, eta jolasa historio horren jarraipena izan go da. Horrela umeek jolasteko gogo gehiago edukitzen dute eta gehiago sartzen dira jolasean jolasterako orduan.

Jolas mota hauen helburua umeek elkarri laguntzea da. Izan ere, umeak txikiak direnean oso egoistak eta egozentristak izaten dira, eta bakarrik egin nahi dute haiek nahi dutena, eta ez dira inoiz beste baten lekuan ipintzen. Orduan, jolas hauetara jolasten dutenean, besteei laguntzearen garrantziaz eta kooperazioaren garrantziaz ohartzen dira.
Horregatik jolas hauek geletan umeekin lantzeko aukera izatea lagungarria izaten da ikasleen arteko harremanak sortzeko eta umeek elkarri laguntzeko.



Jolas Sinbolikoa

Noiz ematen da jolas sinbolikoa?

Jolas sinbolikoa umeen lehenengo urteetan jolasik nabarmenena da. Beraz, umeek Haur Hezkuntzan daudenean jolas mota garrantzitsuena da. Izan ere, jolas sinbolikoaren etapa umeek 6 urte bete arte irauten du.

Zer da jolas sinbolikoa?

Jolas sinbolikoen bidez, umeek haien emozioak eta desioak adierazteko aukera izaten dute. Horretarako haientzako ezagunak diren jokabideak edo egoerak imitatzen dituzte. Adibidez, umeek ama eta aitetara jolasten dutenean jolas sinboliko bat burutzen ari dira, eta jolas hori amen eta aiten jokabideak imitatzean oinarritzen da. Eta jolas mota honen ondorioz umeak gaitasun edo ikasketa desberdin asko garatu dezake: umea sukaldean jolasten aritzen bada, sukaldeko elementu ez berdinak nola erabiltzen diren ikasiko du tresna horiek manipulatuz, eta janari desberdinak bereizten ikasiko du eta haien propietateak zeintzuk diren bereiztuko ditu.



Piagetek izan zen jolas honi garrantzia eman zion pertsonaia. Beraren ustetan jolas mota hau umeari barruko sentimenduak adierazteko, arazoak konpontzeko, beharrak asetzeko eta errolak aldatzeko baliogarria suertatzen zaie.












Jean Piaget

Errolen aldaketa oso baliagarria izaten da umeek bere burua besteen lekuan ipintzeko, eta horrek, besteen jarrera eta arazoak ulertzeko erreztasunak emago dizkie umeei nagusiak egiten direnean. Errolen bidez umeek beste pertsona baten ezaugarriak imitatu ahal dituzte eta horrela ikasten dute pertsona guztiak ez direla berdinak eta, garrantzitsuena, ez direla umeak nahi duen bezala izan behar.

Jolas sinbolikoak ere umeen arteko harremana sortzea erraztun du. Hau, umeek sukalder jolasteko hitz egin beharko dute zer egingo duten adosteko. Ondorioz, haien arteko harremana sortzen da eta hizkuntza ere garatzen da.
Hau guztia ikusita, Haur Hezkuntzako geletan jolas sinbolikoari garrantzia eman behar zaiola uste dudala esan behar dut, ume bakoitzeko garapenean oso lagungarria iruditzen zaidalako.

Haur jolasak

Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.

Jolasak umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira. Izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek gorputz atal asko lantzen dituste jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina zein astuna landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erreztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.

Umeak txikiak direnean, jolas garrantzitsuena jolas sinbolikoa izaten da, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen duten gauzak imitatu egiten dituztelako, baina gai hau beste atal batean sakonduko dugu.

Umeak nagusiak egiten diren ehinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute. Izan ere, jolas teknologikoak dira gaur egun nagusitzen direnak, jolas mota haien hazkundea gero eta altuagoa da. Hala ere, nire ustez, umentzako ez da oso ona izan behar orduak eta orduak pasatzea aparatu baten aurrean. gainera, bideo joku famatuenak oso biolentoak izaten dira, eta ez dut uste hainbeste biolentzia umeentzako aproposena denik.

Gaur egun ere nagusitzen ari den jolasteko beste modalitate bat ordenagailuarekin jolastea da, eta horretarako web orri asko daude jolasak eskeintzen dituztenak. Web orri hauetan mota guztietako jolasak aurkitu dezakegu: klasikoak, berriak, abenturazkoak, logika lantzekoak, oroimena lantzekoak, etab. eta oso errezak izaten dira umeek erabili ahal izateko. Ondoko hauek dira horietako web orri batzuk:

Nagusientzako jolasak ere aurkitu dezakegu orrialde hauetan. Beraz, haur jolasak edo nagusientzako jolasak ikusi nahi badituzue, aurreko orrialdeetan begiratu dezakezue.

miércoles, 2 de mayo de 2007

Aurkezpena

Egunon guztioi!!

Nire izena Irune da eta neure burua aurkeztuko dut. 21 urteko neska bat naiz eta Txorierriko herri batean bizi naiz, Derion hain zuzen ere. Haur Hezkuntzako hirugarren maila egiten ari naiz, eta hau azken urtea izatea espero dut! Ikasketa hauek aukeratu nituen umeak gustokoak nituelako eta lan polita iruditzen zaidalako, eta praktiketan egon naizen aldietan ikusi ahal izan dut benetan oso lan interesgarria eta errekonfortantea dela. Ere ikusi ahal izan dut zein garrantzitsua den irakasle baten lana eta honek ikasketak seriotasun handiagoarekin hartzera bultzatu egin nau.

Datorren urtean Psikopedagogia ikasketak egitea gustatuko litzaidake, hezkuntza premia berezien ataletik, neure formazioa handitzeko. Izan ere, hezkuntza premia bereziak betidanik jakinmina piztu didate, eta hori ikasteko aukera izatea badut ikasi egingo dut.


Beste aldetik, blog hau Hezkuntzari aplikatutako Teknologia berriak asignatura gainditzeko idazten ari naiz eta hemen haur hezkuntza eta umeei buruzko informazioa ikusteko aukera izango duzue eta espero dut zuentzako baliogarria izatea.

Espero dut zuen gustukoa izatea eta ongi etorria ematen dizuet guztioi!!!

miércoles, 7 de marzo de 2007

Postak idazten


Egunon guztioi!!! Hemen gaude bloggeko lehenengo mezuak idazten eta argazkiak nola ipintzen diren ikasten. Polita da umea, ezta???

miércoles, 28 de febrero de 2007

Lehenengo mezua

Hau blogean idatziko dudan lehenengo mezua da. Bitakora honen izena Haur Hezkuntza da eta izen hori jartzea erabaki dut horrela haur hezkuntza eta haurrei buruz gai asko jorratzeko aukera izango dudalako.