Gaur egun boterean dagoen gobernua, urritasunak dituzten pertsonen aldeko lege berri bat atera dute. Gertakaria hau oso garrantzitsua iruditzen zaidanez, lege berri honi buruzko informazioa emango dizuet ondoko testua. Horretarako galdera batzuk planteatuko ditut eta hauei erantzun zehatza eta ulergarria ematen saiatuko naiz.
Zeintzuk dira bete behar diren betekizunak lege berri honen laguntzak jasotzeko?
- Espainiako nazionalitatea eduki behar da
- Espainiako estatuaren barruan bizi behar da
- Mediku batzuez osatutako talde bat laguntza eskuratu nahi duen pertsona dependientea dela ziurtatu behar du
Zer da dependientea izatea lege honen arabera?
Eguneroko bizitzan ezinbesteko gauzak laguntza barik egin ezin dituen pertsona dependientea da.
Zeintzuk dira eguneroko bizitza horietako ezinbesteko gauzak?
- Higiene pertsonala
- Etxean egiten diren ohiko ekintzak
- Beharrezko mobilitatea
- Pertsonak eta objektuak bereiztea eta ezagutzea
- Orientatzeko kapazitatea izatea
- Ekintza errezak ulertzeko eta egiteko gai izatea
- etab.
Dependentzia duten pertsonek nolako laguntza eskuratu dezakete?
- Zerbitzu mota desberdinak, haien herrietako gizarte zerbitzu batzuk, hain zuzen ere
- Zerbitzu horien eskurapena ezinezkoa bada, diru laguntza jasoko zuten
- Kasu konkretu batzuetan, diru laguntza jasoko zuten pertsona ez profesionala den pertsona baten laguntza edukitzeko. Adibidez, familiako kide baten laguntza edukitzeko
Ze zerbitzu mota eskuratu ahalko ditu pertsona dependiente batek?
- Dependientzia egoerak aurreikusteko zerbitzuak
- Tele-asistentzia zerbitzuak
- Etxebizitzarako laguntzarako zerbitzuak
- Egunez eta gauez egoteko zentruen zerbitzuak
- Residentzietarako arreta zerbitzuak
Ze motatako diru laguntzak lortu dezakete?
- Familiako giroan laguntzeko eta pertsona ez profesionalak ordaintzeko diru laguntza
- Eman ahal ezin den zerbitzu baten balio ekonomikoa eskuratzea
Zelan baloratuko da pertsona bakoitzaren dependentzi maila?
- Lehenengo maila: Dependentzia moderatua: gutxienez egunean behin eguneroko ekintza arrunt bat egiteko laguntza behar duten pertsonek
- Bigarren maila: Dependentzia gogorra: eguneroko ekintza arruntak egiteko behin baino gehiagotan laguntza behar duten pertsonek, baina ez dutenak behar pertsona bat haiekin egoteko egun guztia
- Hirugarren maila: Izugarrizko dependentzia: pertsona batek haiekin egun guztian egoteko beharra dutenek
oharra: maila bakoitzeko bi kategoria egongo dira, pertsonaren bakoitzaren dependentzi mailaren arabera.
Zelan ebaluatuko da pertsona bakoitza ze laguntza behar duen?
- Hasteko, laguntzak eskuratu nahi dituen pertsona edo bere ordezkaria laguntza horiek eskuratzeko nahia adierazi behar du
- Komunitate Autonomo bakoitzeko mediku taldeak pertsona dependientearen balorazioa egingo du. Horretarako, pertsona horren osasunaren eta inguru hurbilaren informeak kontutan hartuko ditu. Balorazioa egin ondoren, pertsonaren dependetzi maila ezarriko du eta maila horrekin eskuratu ahal dituen laguntzen zerrenda elaboratuko du.
- Momentu horretan egiten da pertsona bakoitzarentzako programa indibiduala, bakoitzak behar dituen laguntzak eskuratzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario