Giza gorputzean 10 bilioi zelula daude, bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia. 21. parean 2 kromosoma egon beharrean, 3 daudenean sortzen da Down sindromea, hau da, 47 kromosoma dituztenean. Anomalia honekin jaiotzen diren umeek probabilitate gehiago dute hainbat gaixotasun izateko: Leuzemia, Alzheimer, bihotzeko gaitzak... aldiz, Down sindromea dutenek tumore solidoak izateko aukera gutxiagoa dute, 21. kromosomak tumoreak suntsitzeko proteina baten genea kodetzen duelako.
Sindrome hau duten pertsonak dituzten ezaugarri fisiko amankomunenak hauek dira: altuera “media” baino txikiagoa da, garapen psikomotorea motelagoa dute, begi luzangak dituzte, gainera, garapen kognitiboa ere motelago garatzen zaie.Aipatzekoa da, orain dela urte batzuk arte, emakumeari erditzeko sasoia heltzen zitzaion momentura arte, ezin genuela jakin fetuak Down Sindromea izango zuen ala ez, orain aldiz, haurdunaldiaren lehenengo fasean jakin genezake. Honen abantaila da, gurasoek arazoaz kontzientziatzeko denbora gehiago dutela eta gure ustez, alde txarra edo gogorrena, umea eduki nahi izatearen edo ez izatearen erabaki zaila hartzea izango litzateke.
Kromosomen irudia
Hezitzaileen jarrera:
Guraso, irakasle eta orokorrean, hezitzaileen jarrera honako hau izan beharko litzatekeela ondorioztatu dut:
Gurasoen inplikazioa erabakigarria da seme-alabentzat. Eskolan igarotzen duten denboraz gain, gurasoekin egoten dira batez ere, eta oso garrantzitsua da hauek haurrak estimulatzea, motibatzea eta bultzatzea. Zergatik? Eskolan gauza batzuk ikasten direlako, baina etxean, eskolan irakasten ez diren beste gauza asko ikasten dituztelako. Zenbait gurasok uste dute haien umeen hezkuntza guztia eskolan bakarrik ematen dela eta ez dizkiete etxean eman beharreko zenbait balore garrantzitsu barneratzen irakasten.
Jarraitzeko, ez dute haurra, egin nahi ez dituen gauzak egitera behartu behar ezta haurraren esaldiak amaitu behar, honek hitz egiten duenean, bukatu arte entzun behar zaio, aurpegi arrarorik jarri barik, bere esposizioa eten barik... bestela, urduri jarriko da eta arreta galduko du. Gainera, gai honi buruz hitz egiten dugun edozeinekin, tentuz ibili behar dugu; pertsona mindu dezakegulako.
Aurrera egiteko, neska-mutil horien garapena geldoagoa dela jakina da; baina zenbait alderdiri dagokionean (memoria, arreta, lengoaia...), beren ikaskuntzak ezaugarri erritmo desberdinak izango ditu. Dena dela, beste alderdi batzuekin zerikusia duen garapena beren adin kronologikoari dagokiona izango da (jakin-mina, interesak, beharrak...). Hori dela eta, ez ditugu neska – mutil gazteagoekin erkatu behar, nahiz eta, test estandarren bidez neurtuz gero, beren adin mentalak gazteago horien kidekoak izan. Azken hau, kasu batzuetan gertatzen da; hau da, anomalia hau duten ume batzuek, adin gutxiago duten umeen klaseetan ikasten dute.
Klasean egiten diren ariketei dagokionez, zenbait kasutan berdinak izango dira, baina, beste kasu askotan haiei egokituak izango diren ariketak egingo dituzte, ariketa hauek hain zuzen ere, irakasleak bereziki prestatuko ditu, umearen ezaugarri guztiak hasieratik kontutan hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario