Betidanik esan ohi da emozioak erakustea jende ahulen kontua zela eta ez zela, adibidez, kalean negar egin behar edo haserrea adierazi behar. Gainera, mutilek ezin zutela negarrik egin esaten zen, emakumeek bakarrik negar egiten ahal zutela. Horrelako gauzak ume bati esatea ez zen ona izaten haien garanerako eta haien arreman emozionalentzako. Izan ere, umeek negar egiteko beharra sentitzen dute zer edo zer mingarria suertazen zaionean, eta negar egin ondoren askoz lasaiago gelditzen dira. Horrez gain, jarrera matxista bat garatzeko probabilitate gehiago edukitzeko aukera izaten dute, emakumeak ahulak eta negartiak direla pentsatzen dutelako.
Hemen dago adibide bat ikusteko nola ume bakoitza bere emozioak espresatzeko aukera izan behar duen.
Gaur egun jakin da emozioak oso onak direla umeen garapenerako eta helduen ongizaterako ere bai. Gero eta ekintza gehiego eskeintzen dira emozioak lantzeko eta, horren arabera, estresa eta osasunerako kaltegarriak diren beste emozio batzuk lantzeko eta kentzeko.
Ekintza horien artean famatuena risoterapia deitutakoa da. Ariketa honen helburua, barre egiten estresarekin eta umore txarrarekin amaitzea da. Gero eta jende gehiago apuntatzen da horrelako ekintzak egitera eta oso baliagarriak direla esaten dute.
Hala ere, emozioekin kontu handiz ibili behar da eta behar diren moduan kontrolatu behar dira. Horretarako pausu hauek jarraitu behar dira:
- Emozioak ez direla ez onak ez txarrak jakitea
- Seinale emozionaleei adi egotea
- Aztertu behar da ze situazio eragin duen emozio horiek
- Sentimendu bakoitzari bere izena ipintzea
- Emozioak fisikoki adierazi
- Sentimendu horiek sortzen diren momentuan deskargatu
Pausu hauek jarraituz gure sentimenduekin erosoago sentituko gara eta gure osasuna ez da kaltetuta ikusiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario